Ijito

Article in other languages:

Ijitoen bandera

Ijitoak (egiptanotik eratorria, Egiptokoa) baita Rom herria izenez ere ezagunak, ziurrenik Punjab lurraldean (India eta Pakistan artean) jatorria duen eta Europara emigratu zuen etnia bat da. Ipar Euskal Herrian, buhame izena hartzen dute, bohemiarretik. Horretaz gain, ijito euskaldunek Erromintxela izena hartzen dute, beren burua kalo kulturakoengatik bereizteko.

Eduki-taula

Historia

Gaur egun ijitoak India eta Pakistan artean dagoen Panyab lurraldetik mundu osora zabaldu zirela uste da. Teoria hau beraien hizkuntza (romani) eta sanskritoaren arteko antzekotasunean oinarritzen da, baina ez dago ijitoen jatorria zehazten duen datu objektiborik, eta posible den arren Indian egonak direla, ezin da jakin bertakoak ziren edota beste nonbaitetik ailegatu ziren.

Ijitoak Persiara III. mendean heldu omen ziren (non sindi edo hindi deitzen zitzaien, Indiari izena eman zion ibaiagatik). Herrialde honetan egonaldia egin ondoren, munduan zehar zabaldu ziren.

Espainian Andaluzian ezarri ziren gehienbat, eta 1510etik aurrera hasten dira nabarmentzen. Euskal Herrira, Europa iparraldetik etorri ziren XV. mendean.

William-Adolphe Bouguereau (1825-1905) - Young Gypsies (1879).jpg

Kronologia

  • 1539: Parisetik botatzen dituzte.
  • 1563: ijitoak Ingalaterra uztera behartuak izaten dira, heriotz mehatxupean.
  • 1931: “Romen” antzerkia, munduko antzerki ijito profesional bakarra, ezartzen da Moskun.
  • 1971: Lehen Kongresu Ijitoa Londonen, himno eta bandera hartzen dituzte, Rom terminoa onartzen da eta historia iraintzeko erabilitako izenak (tzigano, gitano) baztertzen dira.
  • 1977: Indiaren proposamen bat jarraituz, Nazio Batuen Erakundeko Diskriminaizoaren Prebentziorako eta Gutxiengoen Defentsarako batzordeek ijitoen eskubideak errespetatzeko dei bat egiten dute.

Errepresioa eta diskriminazioa

Ezarrita dauden nazio gehienetan baztertuak izan dira mendeetan zehar. Ijito guztientzako kartzela zigorra ezarri zen Espainian 1749an.

1940ean naziek 250 haur ijito hil zituzten Buchenwald kontzentrazio eremuan. 1944ko abuztuaren 1ko gauean, 4.000 ijito erre zituzten Auschwitz-Birkenaueneko labeetan. Txekian 6.000 hil zituzten, bertako biztanle ijitoen %90. Bigarren Mundu Gerran 300.000 eta 600.000 ijito artean hil ziren.

Kultura

A gipsy woman with her child.JPG

Ijitoak nomadak izan dira beti, baina gogor eusten diete beraien ohiturei ezartzen diren herrialdeetan, batzuetan bertakoak bereganatzen dituztelarik. Adibiderik garbiena dago Andaluzian, non ijitoek flamenkoaren musika eta dantzak bere egin dituzten.

Ijitoek romani chib delakoa hitz egiten dute. Espainiarrek caló delakoan mintzo izan dira, romanian oinarritutako hizkuntza, baina gaztelaniako gramatikarekin. Hizkuntza Asia erdialdeko indoeuroparra da eta aintzinako sanskritoarekin lotuta dago. Gaur egun grekoaren eta errumanieraren ekarpen gramatikal asko ditu.

Erromintxelak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Erromintxela

Euskal Herrian ere ijito talde ugari egon dira eta badaude. Horien artean erromintxelak deitutakoak zeuden, euskararen aldaera berezi batean hitz egiten zuten ijitoak eta, honengatik, euskal ijito bezala ezagutuak.

Lapurdiko kostaldean kaskarot izenekoak zeuden.

Kanpo loturak

Questions for article:

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


IHS Europe: Infrared Heating Systems for Home and Business.